AMARA BERRI IKASTETXEARI BURUZKO HITZALDIA
Gaur goizean Donostiako Amara Berri ikastetxeko bi irakasle etorri dira unibertsitatera, etorkizunean irakasle izango garenoi hitzaldi bat emateko asmoz. Amara Berri ikastetxean badirudi azken urteetan teknologia berrien inguruan lanean dabiltzala eta ikasgai honetan askotan entzun ditugun zenbait gauza, Ikt-ei buruzkoak, praktikan nola funtziona dezaketen ikusteko aukera paregabea izan dugu.
Hasieran, piska bat Amara berriko sistema eta sareari buruzko zenbait datu azalduta hedabideetan zentratu gara eta hemen laburki garrantzitsuena aipatzen saiatuko naiz.
Ikusi dugunez, ikastetxe honetan jarraitzen duten helburu nagusietako bat, ikasleek egiten dituzten lanei irteera natural bat ematea da, hau da egindako lanak zerbaitetarako egitea.
Hori dela eta, ikastetxe honetan burututako lanak ez dira gelaren barruan ezkutuan geratzen, baizik eta lanei funtzionaltasuna eman eta ikastetxeko hedabideetan argitaratzen dituzte, euren lanak ikusgai bilakatuz eta ikasleen motibazioa ere modu handi batean indartuz.
![]() |
De Amara Berri |
Honakoak dira Amara Berri ikastetxean lantzen dituzten hedabideak: Telebista, prentsa, irratia eta txikiweb-a.
Ikasleek hedabide guztietan parte hartzen dute kurtsoan zehar, bi hilabetero lau hedabideetako batean izaten direlarik bi egunez. Egun hauetan hedabideetako arduradun izaten dira, telebistan gauzak grabatuz eta ondoren editatuz, txikiweb-en web orria osatuz, irratian ere grabazioak eginez... eta beti ikasleen lanak eta interesak izan ohi dira ardatz nagusia.
Bestalde, niri asko gustatu zaidana, gauzak erabakitzeko moduarena izan da, askotan ikasle asanbladak eta botazioak ere egiten dituztelarik, ikasleek beraiek erabakiak hartuz.
Orokorrean hitzaldia oso interesgarria izan dela esan beharrean nago, orain arte horrelako proiekturik ezagutzen ez nuenez berria izan baita niretzat eta nahiz eta lan eta antolaketa oso zorrotza eskatzen duen proba egiteko aukera polita iruditzen zait, lanei era natural batean funtzio bat aurkituz eta aldi berean IKT-ak erabiltzen ikasiz.
Ikastetxe honetako hedabideetan egindako lanak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.