Atzoko klasean gure blogei buruz hitz egin genuen hasieran, izan ere Joxemi hauek begiratzen aritu zen eta orokorrean egindako lanarekin gustura dagoela aipatu zigun, nahiz eta oraindik gauza asko ditugun hobetzeko.
Ondoren berriz, hitzaldi moduko bat jaso genuen Elia izeneko irakasle andaluziar baten eskutik. Elia gehienbat teknologia eta hezkuntzaren arteko erlazioaz aritu zitzaigun, eta irakasleen formazio jarraiaz arduratzen diren proiektu baten parte hartzailea dela aipatu zigun.
![]() |
De Álbum sin título |
Aipatzeko puntu garrantzitsuenen artean, berak aipatutako esperientzia batzuen artean, haurrak teknologia berriak binaka lantzea ordenagailuak eta interneterako sarrera eskura izanez, edota irakasleen arteko harremanak aipatu nahi nituzke.
Azken honi buruz, hainbat zentrutako irakasleek parte hartzen dutela esan behar da, eurek sortutako plataforma da lan tresna garrantzitsuenetako bat eta honen bidez harremanetan daude, proposamenak bota ditzakete...
Bestalde, Celiak guk praktikak burutu genituen ikastetxeetako errealitatea ezagutu nahi izan zuen pixka bat, eta nahiz eta esperientzia ezberdinak entzun genituen, gehienetan haur hezkuntzan teknologia berrien erabilera nahiko urria dela esan dezakegu. Izan ere, nahiz eta gela batzuetan ordenagailuak badituzten interneterako sarrera irakaslearen esku soilik izaten baita.
Hitzaldi hau interesgarria izan dela esan behar dut, nahiz eta ikastetxeetako alor honetako funtzionamendua oso zehatz azaldu ez izan, beti baita positiboa esperientzia ezberdinak ezagutu eta hauei buruzko informazioa jasotzea.