Mostrando entradas con la etiqueta ikasys. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikasys. Mostrar todas las entradas

Egunerokoa (2009-5-12)

Gaurko klase orduan hitzaldi berri bat izan dugu. Andoaingo ikastolako irakasle den Emilio Etxabe etorri da IKT-ei buruz hitz egin eta hezkuntzan hauekin egiten duten lanketa azaltzera.

De Txanela eta ikasys


Benetan hitzaldi interesgarria izan da eta Txanela proiektua eta ikasys izeneko proiektua izan ditu hitzaldiko gai nagusitzat.

Orokorrean lehen hezkuntzaren inguruan hizketan aritu da, baina haur hezkuntzara egokitzea ere egongo litzatekela aipatu digu.

Hezkuntzaren xede nagusia ikasleei bizitzarako baliagarri egingo zaizkien tresnak eskura jartzea da, hala nola elkarrekin bizitzea, komunikatzea, norbera izatea...izan daitezke tresna hauetako batzuk eta IKTak ere bizitzarako beharrezkoak diren baliabideen artean kokatu behar ditugula aipatu digu Etxabek. Honekin lotuta, ikasleak teknologia berrien inguruan prestatu eta trebatzea garrantzitsua dela argi utzi nahi izan du.

Jarraitzeko IKT curriculumaren inguruan zertxobait aipatu ondoren, derrigorrezko hezkuntzarako IKT konpetentzia orokorrak ezagutzeko aukera izan dugu.
De Txanela eta ikasys


Hau azalduta berriz, txanela eta ikasys izeneko proiektuen inguruko azalpena eman dizkigu hizlariak. Gainera adibide asko eta oso argiak jarri ditu, eta beraz proiektuak barnetik ezagutzeko aukera izan dugu.

Txanelaren inguruan, ikastolen elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa dela esan behar da, lehen hezkuntzako ikasleek erabiltzen duten ikas materiala delarik.

Honela proposatutako jarduera batzuetan IKTekin zerikusia duten jarduera batzuk gehitzen dituzte, hauen erabilera irakasle bakoitzaren eskura jarriz. Adibide batzuk jartzearren, grabazioak egiteko aukera, webquest txikiak, gurutzegramak...bezalako baliabideak erabili ohi dira jarduera hauetan.
De Txanela eta ikasys

Honela, IKTak erabiltzeko ez dira testuinguru berriak sortzen, baizik eta lehendik zeudenak aprobetxatzen dira. IKT jarduerak edo baliabideak gainerako jardueretan laguntzeko erabiltzen dira.

Ikasys proeiktuak ez du arrekoarekin zerikusirik. Honetan, errepikapenaren bidez, ulermena memoria edota oroimena lantzeko jarduerak planteatzen dira.

Ikasys-en mikroproblemen aurrean jartzen dira ikasleak, haurrei informazio bat eman eta galderak erantzun behar izaten dituzte. Hau aurrera eramateko, ordenagailu txiki batzuk erabiltzen dituzte eta haurrek bakarka lan egiten dute.

Arlo bakoitzean astean ordu erdia eskaintzen diote ikasys izeneko proiektu honi eta oraindik ikastola batzuetako gela batzuetan soilik erabiltzen badute ere, datorren ikasturterako parte hartze handiagoa espero da, gela gehiagotan martxan jarriko dutelarik.

Ikasys proiektuak eman dituen emaitzetatik garrantzitsuenen artean aipatzekoa, ikasleak autonomoki jokatzera bultzatzea da. Izan ere, hasieran dena galdetzeko joera izan badezakete ere, pixkanaka trebatu eta euren kasara moldatzen hasten baitira. Hala ere, kurtso honen amaieran ebaluaketa moduko bat egitekoa da ikasys proiektuaren inguruan eta orduan emaitza eta ondorio gehiago ezagutzeko moduan izango gara.

IKT-ei buruzko lana egiteko informazio bila ibili naiz Ordiziako jakintza ikastolako web orrian, gure taldean aztertuko dugun ikastetxeetako bat hau bera baita.
kuxkuxeatzen nenbilela, irakasle eta ikasleen iritziak biltzen dituen honako bideo hau aurkitu dut, ea zer iruditzen zaizuen. Ikusi eta gero zerbait komentatu nahi baduzue primeran!