Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

IKT-ren azterketari buruzko aldaketak

2009/04/01

Atzo aipatu genuen IKT-ei buruzko lana Urretxuko bi eskolekin burutuko genuela, baina gaurkoan ideiaz aldatu dugu. Izan ere, nik praktikak burutu ditudan Jakintza Ikastola ere lanean sartzea gustatuko litzaidakela aipatu diet lagunei eta ideia ona iruditu zaiela ematen du.

Beraz, hirugarren eskola hau lanean sartzen badugu honakoak izango dira aztertuko ditugun eskolak: Urretxuko Gainzuri ikastetxea, Urretxu-Zumarragako ikastola eta Ordiziako Jakintza ikastola.

Ideia ona iruditu zaigu hirugarren eskola azterketa honetan sartzea, aztertuko dugun errealitatearen esparrua zabalagoa izango delako. Gainera, herri ezberdinetako errealitateak aztertzeko eta konparatzeko aukera iznago dugu.

Beraz, hau da momentuz IKT-en lanari buruz esan dezakeguna. Gure azterketan aurrera egin ahala blog honetan edota taldeko beste kideen blogetan gure emaitzak ikusi ahal izango dituzue.
www.gabirondo.blogspot.com eta www.idoiaaizkibel.blogspot.com blogetan hain zuzen ere.

Egunerokoa (2009-3-31)

IKT-REN AZTERKETA (SARRERA)
Teknologia berrien benetazko azterketa bat egiteko asmoz, Idoia Aizkibel, Naiara Garmendia eta Aitor Gabirondo, Haur hezkunztako ikasleak, bildu gara urretxuko bi eskoletako IKT egoera alderatzeko, hain zuzen ere, Gainzuri ikastextea eta Urretxu-Zumarraga ikastola.
Lan hau, hurrengo hilabetetan burutuko dugu. Lehenik eta behin, konparatu nahi ditugun alderdiak zehaztu beharko ditugu taldekideon artean, informazio egokia jaso ahal izateko.
Prioektu honi IKT-AK URRETXUN izenburua jarri diogu, eskolak Urretxun daudelako.Gure ustez, oso garrantzitsua da IKTaren erabilera eskoletan, izan ere, ikastetxeko irakasleek nahiz ikasleek erabilera egokia emanez gero, baliabide osagarri aparta da.
Egia esan, taldekide guztiok ez dugu gaitasun bera teknologien arloan. Baina hau ez da arazo bat izango, teknologiak atsegin dituen taldekidea laguntzeko eta dakiena besteekin konpartitzeko prest dagoelako.Taldekide guztiok dugu informatika ezagutza minimo bat. Denok menderatzen ditugu Microsoft Officeko hainbat programa, besteak beste, Word edo Power Point. Posta elektronikoa ere denok erabiltzen dugu, eta gutxienez bakoitzak bi kontu ezberdin ditu, alde batetik pertsonala eta beste alde batetik unibertsitatekoa.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzan emandako informatika saioek ez digute ezagutza maila gehiegi zabaldu, horregatik, bakoitzak bere kontu ikasi behar izan du. Hori dela eta, taldekideon artean hainbat ezberdintasun ditugu ezagutza mailan.