IKT-ren azterketari buruzko aldaketak

2009/04/01

Atzo aipatu genuen IKT-ei buruzko lana Urretxuko bi eskolekin burutuko genuela, baina gaurkoan ideiaz aldatu dugu. Izan ere, nik praktikak burutu ditudan Jakintza Ikastola ere lanean sartzea gustatuko litzaidakela aipatu diet lagunei eta ideia ona iruditu zaiela ematen du.

Beraz, hirugarren eskola hau lanean sartzen badugu honakoak izango dira aztertuko ditugun eskolak: Urretxuko Gainzuri ikastetxea, Urretxu-Zumarragako ikastola eta Ordiziako Jakintza ikastola.

Ideia ona iruditu zaigu hirugarren eskola azterketa honetan sartzea, aztertuko dugun errealitatearen esparrua zabalagoa izango delako. Gainera, herri ezberdinetako errealitateak aztertzeko eta konparatzeko aukera iznago dugu.

Beraz, hau da momentuz IKT-en lanari buruz esan dezakeguna. Gure azterketan aurrera egin ahala blog honetan edota taldeko beste kideen blogetan gure emaitzak ikusi ahal izango dituzue.
www.gabirondo.blogspot.com eta www.idoiaaizkibel.blogspot.com blogetan hain zuzen ere.

0 comentarios: