Gaur, aste santutik bueltan berriz ere teknologia berriei buruzko klaseei heldu diegu. IKT mundua hobeto ezagutzeko, eta egin beharreko lanean ere lagungarri izango zaigunez, honi buruzko informazio ezberdina eman digu irakasleak.
Bestalde, irakasleok gainditu beharreko gaitasun teknologikoei buruz hitz egin dugu. Hala nola, oinarrizko ofimatikako softwarea, internet, aurkezpenak egiteko softwarea, argazki eta bideo digitalak...
Bestalde, aipatu dugun beste gauza bat teknologia eta ikasleen artean sortzen den elkarrekintza da.Elkarrekintza hainbat ikasle eta ordenagailuen artekoa izango da, ez ikasle bakar baten eta ordenagailuen artekoa.
Gainera, aipatu behar da komunikazioaren bidez ikasten dela teknologien munduan barneratzen eta ez errepikapenaren bidez.
Honez gain, gure taldeko IKT-ei buruzko lanaren inguruan hitz egiten aritu gara irakaslearekin, gure asmoa zein den azaltzeko asmoz. Gure lana aurrera eramateko guk praktikak egindako ikastetxe ezberdinen arteko konparaketa egingo dugula azaldu diogu eta ondoren pelutxe izeneko proiektua sakonago aztertzen saiatuko garela. Irakasleari ideia ona iruditu zaio, beraz hurrengo klaseetan pixkanaka gure lana osatzen hastea da gure asmoa.
Boty bota
Hace 12 años
0 comentarios:
Publicar un comentario