Gaurko klasean gauza asko komentatzeko aukera izan dugu. Informatikak zertarako balio duen aipatu dugu, ea teknologiea berrien menpe egotera iritsi garen... Gaiari buruz pixka bat pentsatu eta gure mundura, irakaskuntzara, ekarriz nire ustez teknologia berriak ikastetxeetan txertatzea garrantzitsua dela esango nuke, baina beti ere gauzak ondo pentsatuta nahiz prestatuta eginez, eta ez besterik gabe teknologiak txertatu behar ditugula otu zaigulako.
Teknologia berriei esker gauza asko erraztu egin daitezkeela pentsatzen dut, lagungarriak izan daitezkeela ikasleen garapenean, eta beraz praktikotasun hori aprobetxatzen saiatu behar garela. Baina horretarako erabat garrantzitsua izango da irakasleak prestatu eta teknologia berrien erabilera egoki bat transmititzea.
Boty bota
Hace 12 años
0 comentarios:
Publicar un comentario