Magis TB

Magis tb-rako gure lana burutzeko hemen ikus dezakezuen bideoa osatu dugu.
Bideo hau burutzeko Mondragon unibertsitatean haur hezkuntza ikasten ari diren lau lagunen laguntza ezinbestekoa izan zaigu, izan ere euren praktikak Nicaraguan egin dituzte, eta horren inguruko bideo bat osatu dugu.
Lau ikasle hauek Euskal Herrira itzuli eta Nicaraguako haurren matrikulazioak ordaintzeko kanpaina bat martxan jarri dute, urtean hogeita hamar euroko laguntza eskatzen dutelarik.
Guri ideia aparta iruditu zaigu hau hasieratik, eta magis TB-ak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz proiektu honi bultzada eman nahi izan diogu.
Informazio gehiago nahi izanez gero hauxe da beraien bloga. Sartu eta lagundu Nicaraguako haurrei!

Jarraian ikus dezakezue osatutako bideoa:

0 comentarios: